Albisteak

 

Deseskalada 1. fasean sartu ondoren, Gernika-Lumoko Udalak ateak ireki ditu berriro herritarrei arreta eskaintzeko. Horrela, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, aurrez aurreko laguntza izango dute berriz ere hala behar duten herritarrek. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu behar denez, ez da arretarik egongo bulegoetan. Beste neurri batzuk ondorengoak dira: sartu aurretik, herritarrek atean aurkituko duten gel hidroalkoholikoarekin desinfektatu beharko dituzte eskuak, eta derrigorrezkoa da eraikinaren barruan maskara erabiltzea.

Mailaz mailako deseskalada hori Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako premisen eta araudiaren arabera egiten ari da, telelana lehenetsiz Udaleko langileen artean. Hala ere, lanpostu bakoitzera sartzeko, egunak igaro ahala hautematen diren premien arabera egingo dira.

Normaltasun berri horretan sartzeko lehen urratsa da. Horretarako, Udalak beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurri guztiak hartu ditu. Gainera, gogorarazten da edozein kudeaketa aurrez aurre egin nahi ez dutenek edo egin ezin dutenek modu telematikoan egin dezaketela.

Azpimarratu behar da herritarrek Udaleko sail bakoitzaren telefono-zenbakiak eta korreo elektronikoak haren webgunean aurki ditzaketela, zehazki, esteka honetan: http://udaleduki.gernika-lumo.net/eu-ES/Udala/Sailak.

"Herritarrek arreta jasotzen jarraitu behar dute, eta hala egin dugu Alarmako Estatu Dekretutik hona. Ez da erraza izan inorentzat hain berria den egoera bati aurre egitea, baina guztion artean egokitzeko gai izan gara, orain normaltasun berrira itzultzeko egiten ari garen bezala", nabarmendu dute Udaleko iturriek, eta eskerrak eman dizkiete Udaleko langile guztiei, auzotar guztiei arreta ematen jarraitzeko egin duten lan eta ahaleginagatik, eta horrela izaten segitzeko, euren aldetik ahalegin guztia egiteagatik.