Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak uztailean eta abuztuan gauzatzeko izan den Pasealekuko Kirol Torneoaren ospakizuna bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren osasun-krisiaren aurkako prebentzio-neurri gisa. Neurri hori osasun-agintariek kirol-ekitaldi masiboen gainean emandako gomendioak segituz hartu da, eta, horren bidez, parte-hartzaileen artean gaixotasuna kutsatzeak izan ditzakeen ondorioak saihestu nahi dira. Beste edizio batzuetan benjamin mailatik senior mailara arteko ehun taldek baino gehiagok hartu dute parte, futbito, saskibaloi eta esku pilota modalitateetan, hain zuzen. "Gure lehentasuna herritarren segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatzea da, eta gure jarduera guztien segurtasuna bermatzea ere bai", azaldu dute Udaleko iturriek, eta eskertu gura dute “partehartzaile eta laguntzaileen ulertzea”.

1978an futbitoarekin hasi zen Pasealekuko Kirol Txapelketa hau eta sei urte beranduago saskibaloia ere jarri zen. 2018an zortzi urteko etenaldiaren ondoren Txapelketa hau berreskuratu egin zen. Iaz esku pilota ere jokatu ahal izan zen Pasealekuko Kirol Txapelketa honetan.