Albisteak

 

Gernika-Lumo pixkanaka-pixkanaka hasi da erritmoa berreskuratzen. Gernikarrak euren lanpostuetara itzultzen ari dira, eta, horregatik, Udalak babeskitak banatzeari ekin dio hiriko saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzu-sektorean, koronabirusaren aurrean segurtasuna eta prebentzioa bermatzeko. Pakete hauen edukia ondorengoa da: FFP2 motako maskarak, erabili eta botatzeko eskularruak, seinaleztapen-zinta, soluzio hidroalkoholikoa eta Barrutialde Institutuak eta Maier enpresak 3Dn egindako maskara babesleak. Banaketa hau egin aurretik, 600 pantaila banatu ziren denda, farmazia, anbulatorio eta zaharren egoitzetan.

Beharrizana duten saltokiek, oraindik elementu horiek eskatu ez badituzte, Turismo Bulegoan egin ahal izango dute eskaera, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 14:00etara.