Albisteak

 

Izan ere, egoera ikusita, haur askoren hezkuntza-prozesuak, eta horren barruan hizkuntza-gaitasunak, kalte handia jasango du. Berrogeialdiko egoera honek hezkuntza-arrakala zabaldu egiten du eta areagotu egiten ditu aukera-desberdintasunak. Haur askok ez dute euskaraz hitz egiten duen familia baten pribilegioa, eta hori oztopo bihur daiteke bere ikaskuntza prozesuan eta bere eskola-errendimenduan. Hau dela eta:

Zein da helburua?
Haur guztiek antzeko hezkuntza-aukerak izan ditzaten laguntzea, euskararen hizkuntza-alderdian arreta jarriz eta euskera hitz egiteko aukera eskainiz.

Nola apuntatu zaitezke?
Boluntario gisa denbora eskaini nahi baduzu, mezu honi erantsitako formularioa bete besterik ez duzu egin behar.

Nola gauzatuko da?
Zure eskaintza erregistratuta dagoenean, koordinazioko pertsona batek haurraren (bere familiaren) kontaktua helaraziko dizu, harekin mintzapraktika hasi ahal izateko.
Proiektua koordinatzen duen pertsonak bakarrik izango du zure harremanetarako datuetara heltzea. Uneren batean baja eman nahi baduzu, konpromisorik gabe egin dezakezu, posta elektronikoaren bidez harremanetan jarriz.

Zenbat denbora eskaini boluntariotzari - mintzapraktikari?
Ahaleginak egingo dira elkarrizketak banan-banan izan daitezen, eta boluntario eta haur (familia) bakoitzaren baliabideetara, ordutegietara eta erabilgarritasunera egokituko dira. Gure ustez, komenigarria da nolabaiteko jarraitasuna ematea, baliabide hau eraginkorra eta iraunkorra izan dadin. Gure proposamena da, bakoitzak ahal duen neurrian, 15-20 minutuko tarteak bilatzea, astean bi egunetan gutxienez.

Nola egin daitezke elkarrizketak?
Elkarrizketak birtualak izango dira, eta boluntarioak eta haurrak (bere familiak) adostutako tresnaren bidez egingo dira: telefonoa, Skype, Whatsappeko bideo-deia, etab.

Bolondres bezala apuntatzeko bete ezazu hurrengo formularioa:
https://forms.gle/92i24jL8swbYidyCA