Albisteak

 

Covid-19 birusaren zabalkundeak eragindako osasun alerta egoera dela eta, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko sailaren gomendioei jarraituz, Gernika-Lumoko Udalak astelehenetako udal merkatua bertan behera uztea erabaki zuen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak elikagaiak zuzenean saltzeko merkatuak berriro irekiko dituela iragarri du, betiere segurtasun-neurri zorrotzei jarraituz, baserritarrek beren produktuak saltzen jarraitu ahal izan dezaten eta, horrela, hurbileko eta kalitatezko merkatu baten alde egin dezaten.

Gernika-Lumoko merkatuaren dimentsioak direla eta, eta saltzaile eta erosleentzat segurtasun baldintza egokiak bermatzeko asmoarekin, Udalak zenbait neurri hartzea erabaki du, eta Busturialdeko eta inguruko eskualdeetako tokiko produktuen baserritarrei salmenta postuak mugatzea.

Hauek dira astelehenetako Udal Merkaturako segurtasun neurriak:

  • Udaltzaingoak eta Udaleko brigadak Plazarako sarbidea kontrolatuko dute, aforoa mugatuz, jendetzarik gerta ez dadin eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko.
  • San Roke kaletik sarbide bakarra egongo da, aforoaren kontrola errazteko. Gainontzeko sarrera eta irteerak itxita egongo dira.
  • Ordutegia 09: 00etatik 13: 00etara izango da.

Baserritarrek eta saltzaileek honako segurtasun-neurri hauek hartu beharko dituzte:

  • Gernika-Lumoko Udalak esleitutako lanpostua dutenek bakarrik joan ahal izango dute.
  • Gernika-Lumoko Udalak esleitutako salmenta postua dutenek bakarrik Joan ahal izango dute.
  • Busturialdeko edo mugakide diren eskualdeetako baserritarrek bakarrik joan ahal izango dute.
  • Saltzaile bakarra postu bakoitzeko.
  • Ezin izango dira bertaratu 65 urtetik gorako saltzaileak, arrikus-taldeetan sartutako pertsonak direlako.
  • Nahitaezko izango da eskularruak eta maskara erabiltzea.
  • Baserritarren artean gutxienez 4 metroko segurtasun tartea mantenduko da.
  • Baserrritarren eta erosleen artean gutxienez 2 metroko segurtasun tartea matenduko da. Horretarako, lurrean jarriko den zinta baten bidez seinalizatuko da.
  • Erosketa baten eta bestearen artean eskuak desinfektatu beharko dira.
  • Produktuak baserritarrek bakarrik ukituko ahal izango dituzte eta ezingo dira erosleen aurrean egon. Horretarako, Udalak mahaien antolaketa aldatu egingo du.
  • Postu bakoitzak bi mahai izango ditu. Produktuak atzeko mahaian egongo dira, baserrritarren eskura baino ez, eta aurreko mahaia hutsik egongo da, erosleak bere erosketa jaso ahal izateko.

Erosleek bete beharko dituzten segurtasun neurriak hurrengo hauek izango dira:

  • Familia bakoitzeko pertsona bakar batek ahal izango du joan erostera.
  • Ezin izango Joan umeekin edo pertsona nagusiekin.
  • Arrisku taldeetako pertsonek ezin izango dute joan merkatura. Arrisku taldetzat jotzen dira bihotzeko arazoak dituztenak, organuren bat trasplantatuta daukatenak, arnasketa arazoak dituztenak,…eta abar.
  • Gutxienezko seguratasun distantzia mantendu, 2 metrokoa, bai baserritarrekiko zein erosleekiko.
  • Ezin izango dira ukitu produktuak.
  • Postu bakoitzeko erosle bakar batek egon ahal izango du eta itxarotan ari den hurrengoa 2 metrora egon beharko du eta hurrengoak berdin.

Behin-behingoz, apirilaren 20rako adjudikaturiko postuak hurrengo hauek dira:

Apirilak 20
Puesto Baserritarra/vendedor-a Producto Municipio
1 MIREN ASLA UCIN ORTUARIAK FORU
3 SABIN ARANBURU GAZTA MUXIKA
5 JAVIER GARMENDIA ORTUARIAK KORTEZUBI
7 JON KEPA AGIRREGOZKOA ESNEKIAK ZORNOTZA
9 IÑAKI GONZALO EZTIA GERNIKA-LUMO
11 IDURRE ZELAIA ORTUARIAK GAUTEGIZ-ARTEAGA
13 TXOMIN BILBAO ORTUARIAK KORTEZUBI
15 BIZKAIGANE ESNEKIAK ETA GAZTA ERRIGOITI
17 LOURDES MALAXETXEBARRIA OGIA BERRIATUA
2 JESUS GARATE GAZTA ETA OGIA IZURTZA
4 AINHOA ITURBE ORTUARIAK AJANGIZ
6 MIKEL LANDA PERRETXIKOAK MUNDAKA
8 ONINTZA ENBEITA ORTUARIAK MUXIKA
10 NEREA FORURIA ARRAUTZAK BOLIBAR

Apirilaren 20tik aurrera merkatura joan gura izango duten baserritarrek, izena eman ahal izango dute helbide elektronikoz (haz@gernika-lumo.net) edota telefonoz deituta (94 627 02 00), postuaren titularra nor den zehaztuta.