Albisteak

 
  • Babes-material hori makerrek/bolondresek 3D inprimagailuekin egina dago Barrutialde Institutuan.
  • Funtsezko zerbitzuetako langileak babestu eta lanean jarrai dezaten helburua dauka.

Gernika-Lumoko Udala eta Barrutialde Institutua plastikozko maskarak banatzen ari dira Udaltzaingoaren bulegoan, funtsezko zerbitzuak ematen ari diren saltoki eta instalazioetarako.  Helburua da konfinamenduan zehar funtsezko zerbitzuetako langileak babestea. Zein da babes-material hori? Barrutialde Institutuko makerrek/bolondresek 3D inprimagailuetan egindakoa, eta ekoizten jarraituko dute osasun-krisi hau igaro arte. Establezimenduek Udaltzaingoaren bulegoetan eska dezakete material hori, Artekaleako 10 zenbakian (Tfn. zk. 946270202)