Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalarentzat lehentasuna da gure herritarren, langileen eta laguntzaileen segurtasuna, osasuna etaongizatea zaintzea.

Covid-19 birusaren agerraldiaren garapena dela eta, gure jokabidea egokitu beharra daukagu parte-hartzeari eta ekitaldiakantolatzeari dagokienez, prebentzio-neurri gisa. Hori dela eta, auzoetarako bisita eta ekitaldi masiboak atzeratzea erabaki dugu.

Era berean, EUDELen eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren gomendioei jarraituz, Gernika-Lumoko Udal-zentrohauetan jarduerak bertan behera uztea erabaki da:

  • Kultur Etxea, Udal Liburutegia, Gaztelekua, Musika Eskola, Lizeo Antzokia eta Elai Alai Aretoa.
  • Lanbide Ekimenak Zentroa
  • Kiroldegiak
  • Txiki parka
  • Udal Euskaltegia
  • Pasealekuko Jubilatuen Egoitza
  • Santa Luziako eskolak
  • Bakearen Museoa
  • Astra

Beste alde batetik, polizia-zerbitzuek, kaleen garbiketa-zerbitzuek eta zerbitzu publiko administratiboek normaltasunez funtzionatzen jarraituko dute, beharrezko prebentzio-neurriak aplikatuta. Autobus geralekuan eta tren geltokian, gela eta paperezko eskuzapiak dituzten konketak jarriko dira, bidebusa egunero desinfektatuko da eta merkatu plazak dituen sei sarreretan gel desinfektatzailea jarriko da astelehenean.

Herritarrei eskatu nahi diegu telefonoa edo posta elektronikoa erabil dezatela HAZen udal-bulegoak eta beste zerbitzu batzuk aurrez aurre ez bisitatzeko, eta har ditzatela Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomendatzen dituen prebentzio-neurriak, besteak veste, eskuak maíz garbitzea, ahoa besaurrearekin edo eztul edo doministiku egiteko zapi batekin estaltzea, botatzeko zapiak erabiltzea eta ez hurbiltzea beste pertsonei metro bat baino gutxiagora.

Horrez gain, ostalaritzari eta saltokiei gomendatzen diegu euren establezimenduen sarreran desinfektatzailea jartzeko.

Egungo egoera gertutik jarraitzen ari gara, eta behar diren neurriak hartuko ditugu, egiten duen garapenaren arabera. Udaletik lasaitasunerako eta prebentziorako deia egiten dugu. Sentitzen dugu honek guztiak sor dezakeen edozein eragozpen eta eskertzen dizuegu ulertzea.