Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak eta Jai Batzordeak lehiaketan parte hartu duten 12 tabernen dekorazio ahalegina saritu nahi izan dute. Dekorazio lana, edertasuna, giroa eta elkarrekintza izan dira epaimahaiak kontuan izan dituenak Musutruk mozorrotutako tabernarik onena aukeratzeko. Lagun-Etxea eta Label tabernak izan dira sarituen zerrendako hurrengoak. Irabazleak txapela bat, Ibarrangeluko Gametxo hotelean gosaria duen gau bat, 50 euroko erosketa txeke bat eta Kultura Bono bat eskuratu ditu. Bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 50 euroko erosketa-txekea eta Kultura Bonoa jaso dituzte, bakoitzarentzat. Hogeiko hamarkada zoragarria izan da aurtengo lehiaketaren gai nagusia.