Albisteak

 

Iparragirre kalea eta Astrako aparkalekua trenbidearen gainetik lotuko dituen oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko lanak bukatu ditu Udalak. Hiribilduan irisgarritasuna hobetzen lagunduko duen instalazioa erabilgarri daukagu dagoeneko. Iparragirre kaleko 26. zenbakiaren eta Astra ondoan dagoen 230 plaza baino gehiagoko aparkalekuaren artean dago.

Proiektuak 736.000 euroko kostua izan zuen, eta Euskal Trenbide Sareak % 55 finantzatu zuen. Pasabideak segurtasun handiagoa ematen die oinezkoei, hemendik aurrera ez delako beharrezkoa izango trenbide-pasagunetik igarotzea. Oinezkoentzako zubiak 16 metro baino gehiagoko luzera du, eta punturik altuenean 5,70 metrora iristen da trenbidearen gainetik. Azpiegitura berriaren helburua, hirigunetik Bekoibarra eta Astra industrialdearen ingururako mugikortasuna erraztea ere bada, bai bizilagunei bai bisitariei.