Albisteak

 

Udalak hiribilduko kaleak eta plazak hobetzeko planarekin jarraitzen du, udalerria bizilagunentzat eta bisitarientzat atsegina eta erosoa izan dadin. Proiektuaren helburua Andra Maria eta Barrenkalea kaleak urbanizatzea da. Gune horiek oinezkoen joan-etorri handia biltzen dute egunean-egunean.

Eremu horretan granitozko zoladura jarriko dute. Proiektuak, gainera inguru horri argi gehiago emango dio. Era berean, gaur egun dauden aireko kableen linea kenduko da. Obrek hiru hilabeteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera.

Irisgarritasuna hobetzea

Planteamenduak jasotzen du, halaber, Don Telloren arteriaren irisgarritasuna hobetzea, 2. eta 32. zenbakien artean, hain zuzen ere. Proiektua aurreko jarduna amaitu ondoren hasiko da, eta bi hilabeteko iraupena izango du. Bi esku-hartzeek 364.395 euroko aurrekontua dute.