Albisteak

 

Sari hau eskuratzen duen hamaseigarren urte jarraia da
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak ICTE Espainiako Turismo Kalitatearen Institutuak emandako “Q Kalitate Turistikoa" eskuratu duen ziurtagiria berritu du, hamaseigarren urtez (2005etik). Izan ere, Kalitateari, Segurtasunari eta Profesionaltasunari dagozkien Turismo Bulegoen Kalitatearen gaineko UNE/187003/2008 araua, bete egiten dela ziurtatzeko auditorian 9,4 nota aterata (10en gainean) eskuratu du zigilu hori. Azterketan jasotako indar-gune gisa, baliabideen zatia ageri da.

"Q" kalitate-marka turismo erakundeentzako kalitate berezia ziurtatzeko lehen sistema da, eta Gernika-Lumok bisitarientzako eta herritarrentzako kalitate goreneko zerbitzu baten alde egiten duen lana egiaztatzen du. Hau horrela, 2016an, beste aintzatespen bat ere lortu zuen, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. Eusko Jaurlaritzak, EUSKALIT fundazioaren eskutik, kanpo-kontrasteko zerbitzua jasotzen duten eta Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak aintzatesten ditu diploma honen bitartez.
 
2.000 kontsulta baino gehiago
Turismo Bulegoan Gernika-Lumoko biztanleen 2.606 eskaera erantzun zituzten guztira, eta 45.629 (%61,4) kontsulta egin zituzten estatu mailako bisitariek; horietatik 8.476 lagun (%11,4) Kataluniatik etorri ziren, eta 7.864 lagun (%10,55) Madrildik. Atzerritik etorritako bisitarien kopurua %38,6 izan zen. Gehienak Frantziatik datoz (%13,5), eta ondoren alemaniarrak (%5). Estatu Batuetatik etorritako bisitari kopurua ia bi mila lagunekoa izan zen. Udalerrira iristeko garraio publikoaren erabileran %4ko igoera nabarmendu behar da. Hala ere, garraio publikoaren erabiltzaileak %11 baino ez dira. Auto partikularrean iristen direnak %89 dira. Gernika-Lumo turista gehien hartzen duen asteko eguna, astelehena da; Merkatu Plazaren egunarekin bat eginez.

Asteko egun horretan, bataz beste, 359 lagun ibiltzen dira herriko kaleetan. Abuztuko astelehenetan, datu hori 1.300 pertsonara igotzen da. Jende gehien biltzen duen ordutegia 11:00etatik 13:00etara da.