Albisteak

 

Gernikak birziklatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, 2019an erregistratutako datuen arabera, %29,24ko tasa erakusten baitute. 547.616 kilo beira (495.600 kilo 2018an) eta 290.162,26 kilo plastiko (258.883 kilo 2018an). Nabarmendu behar da 4.718.838 kilo hondakin kendu direla (4.689.128 kilo 2018an); kopuru horrek 2016an ezarritako bilketa-sistemaren eraginkortasuna nabarmentzen du, eta hori bide publikoan eta sortzaile handien atez ateko bilketarekin konbinatu da, ikastetxeekin, egoitzekin edo jatetxeekin, besteak beste.

Beste alde batetik, nabarmentzekoa da 229.770 kilo tresna (227.939 kilo 2018an) edo 64.760 kilo arropa (62.295 kilo 2018an) birziklatzeko kontzientzia.

Bosgarren edukiontzia duten familiak 513 dira

Udalak hondakin organikoen gaikako bilketa egiteko bosgarren edukiontzia atera zuen 2016an, zaborra biltzeko zerbitzuarekin. Orain arte, 513 familia gernikarrek hautatu dute gaikako bilketa berri horren alde egitea, sistema horretan izena emanda eta Udaletxean hondakin organikoak biltzeko kit bat jasota: kubo bat, edukiontziaren giltza eta poltsa birziklagarriak. Ondoren, hondakinak – Lekaleak, frutak, barazkiak, pasta, landare-hondakinak, fruitu lehorrak, baita sukaldeko papera edo paperezko ohilak- bota egiten dituzte edukiontzi honetan. 2019an guztira 191.580 kilo kendu dituzte (2018an 177.060 kilo) eta martxan jarri zenetik 550,260 kilo bildu dituzte.

Nabarmentzekoa da, halaber, olioaren berreskurapena 10.720 litrorekin (11.504 litro 2018an).