Albisteak

 

Joan den ostiralean Udalak omenaldia egin zion Jesus Manuel Madariagari. Beronek 1979an Arkupe sortu zuen, gero pilota klub horren kide, idazkari eta presidentea izan zen eta gaur egun ohorezko presidentea da. Ekitaldia Santanape pilotalekuan izan zen eta Binakako Txapelketako partida honetan Altuna-Galarza eta Artola-Imaz bikoteek hartu zuten parte. Ekitaldi honen bitartez, pilotaren munduan emandako 40 urteko dedikazioa aitortu zaio.