Albisteak

 

Gernika-Lumoko Merkataritza arloak “Nik Gernikan Merkataritza Sarien” lehen edizioa abiarazi du. Ekimen horren bidez, merkataritza-jarduera aitortu eta hiriko merkataritza-sektorearen irudia berritzen, modernizatzen, sustatzen eta hobetzen laguntzen duten enpresen kalitatea indartu gura du. Gaur egun, sektore horrek 750 lanpostu sortzen ditu, eta 400 lokal baino gehiago ditu zabalik.

2018ko PERCO (Gernika-Lumoko Merkataritza Suspertzeko Plan Berezia) azterketaren ondorioz sortutako lehiaketak lau sari izango ditu, eta bakoitzak 1.000 euroko diru-zuzkidura izango du. Sari horiek eskuratzeko, interesdunek eskaera bat eta beren jardueraren azalpen-memoria bat aurkeztu behar dituzte eskuratu nahi duten kategoriaren arabera. Bertan euren merituak ere adierazi behar izango dituzte. Hau otsailaren 18tik martxoaren 16ra bitartean aurkeztu beharko da Udaleko GERTU zerbitzuan. Hala ere, merkatariak eta ostalariak Merkataritza Bulegoarekin ere jar daitezke harremanetan izena emateko.

Epaimahaiaren erabakia "Nik Gernikan" galan emango da argitara, maiatzaren 27an.

Eskabide-orria (PDF 268KB)

Oinarriak (PDF 99,2KB)