Albisteak

 

Gernika-Lumon otsailaren 16tik 25era bitartean ospatuko dituzten Inauterietarako hautatutako gaia 20. hamarkada zoriontsua izan da. Zazpi eguneko animazioa publiko guztiei zuzenduta dago, eta horientzat Udalak eta Jai Batzordeak hamabost jarduera antolatu dituzte.

Ekitaldiak herriko hainbat gunetan zehar burutuko dira desfileen eta kalejiren bidez. Dantza erakustaldiak eta jolasak egongo dira, herriguneetan zehar banatutako beste proposamen batzuenartean.

Hilaren 16an, "Txitxiburduntzi Egunarekin" hasiko da Lumon, 17:00etan, eta 20an, "Eguen Zuri" Gozoki Bidea egingo da 18: 45etik aurrera. Hilaren 21ean, Inauterietako desfilea egingo da20:00etatik aurrera, Foruen plazatik Agarre auzoraino, eta "Happy Hour" delakoarekin osatuko da, Industria eta Juan Calzada tabernetara mozorrotuta doazenentzat, 23:00etatik aurrera. Hurrengo egunean (22), Urdaibai Kantagunea taldea kaleak eta ostalaritza-lokalakgirotzera irtengo da (12:30etik 15:00etara), gero umeentzako mozorro-jaia egongo da (17: 30ean), Merkatu plazan, eta, ondoren, "Marroen inauteri" tradizionala, Pasealekuan (19:00etan). Ostean txokolate eta tostadekin bukatuko dute ekitaldia, berriro ere MerkatuPlazan (20:00etan).

Inauterietako igandea (23) Busturialdeko gaiteroen eskutik diana batekin hasiko da (11:00etan). Ondoren, irrintzi erakustaldia izango da Foruen Plazan (12:30ean), aurresku bat, inauterietakoerakusketa bat, oilo jokoa, tostaden banaketa eta kalejira Elai Alai taldearen eskutik (hori guztia 12:45ean). Txikienak alaituko dituzten Kukaña lehorrean eta umeentzako jolasak Merkatu Plazan izango dira amaiera emateko egunari.

Hilaren 24an eta 25ean, umeentzako jolasak egongo dira Merkatu Plazan (17:30etik 20:30era).

Tabernak ere batu dira
Ostalariek aske utzi beharko dute euren sormena, berriro ere, kutuntasunez eta dedikazioz muntaia ikusgarriak sortzeko, 20. hamarkada zoriontsuen gaia jorratuta. Deialdi honetan, epaimahaiak0 eta 100 puntu arteko puntuazioa emango die parte-hartzaileei inauterietako gauean zehar. Epaimahaikideek kontuan hartzen dituzten aldagaiak dekorazio lana, edertasuna, giroa eta publikoarekiko interakzioa dira.