Albisteak

 

Kirol Patronatuak herriko kirol instalazioetan hainbat hobekuntza egiteko asmoa du datozen hilabeteotan. Duela gutxi, tokiko administrazioak 14.897 euroko partida inbertitu du Santanape kiroldegiko gimnasioan makineria multzoa gehitzeko.

Sppining praktikatzeko bost bizikletaz gain, press banka egiteko bi aparailu, mankuernero bat eta diskoan pisuak dituzten barrak erosi dituzte. Hala ere, datorren hilabeteari begira,Malosteko kirol arloko aldageletatik hiru berritzeko asmoa ere badu Exekutiboak, eta horretarako 7.546 euroko partida gorde du. Jarduketa-planean sartzen da leihatila pertsonalizatuak, esekitokiak eta banku berriak instalatzea, besteak beste.

Ekainera begira, Santanape kiroldegian ere gauza bera egiteko asmoa du Patronatuak; guztira 74.429 euro inbertituko dituzte lau aldagela hobetzeko. Udarako gauzatuko diren berrikuntzenartean, kirol ikastaroetarako izena emateko plataforma martxan jartzea ere aipatzekoa da -5.408 euro-.

Abonatuek app baten bidez ere egin ahal izango dute izapide hori. Santanapek, gainera, programa bat izango du martxotik aurrera, erabiltzaileek spinning modu birtualean praktikatzekoaukera izan dezaten. Zerbitzu hori hornitzeko inbertsioa 3.500 eurora iritsiko da. Era berean, Urbietan dagoen aparkalekua handitu egingo da, 40 plaza izatetik60 izatera pasako baita. 3.000 euro inguruko kostua izango du.