Albisteak

 

Gernikako Lanbide Ekimenak zentroak lau prestakuntza-tailer egingo ditu otsailetik ekainera bitartean.

Ikastaroak honakoak izango dira: otsailean arreta soziosanitarioaren gainekoa, martxoan orga jasotzaile eta garabiaren operadorearen gainekoa, Worden oinarrizko maila maiatzerako eta ekainerako Facturaplus eta Contaplus maneiatzeko saioa. Ikastaro hauek langabezian dauden 30 urtetik beherakoei zuzenduta daude.

Tailerrek 45 orduko iraupena izango dute, eta bakoitzak 15 plaza izango ditu.

Tailerrak ikastetxeko bulegoetan emango dituzte, eta interesa dutenek Lanbide Ekimenak elkartearen egoitzan (Alhondiga, 6) eman dezakete izena, 09:00etatik 14:00etara.