Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo bulegoak, bisitariak herrira heltzeak daukan eraginaren azterketa sakona egin dau. Datuen arabera, turisten eguneko bataz besteko gastua, esate baterako, hamar eurokoa dala pertsonakojakinarazi dabe turismo saileko teknikariek. Taldeko txangozaleena baino hiru bider handiagoa da, hain zuzen be, taldetan datozen bisitaraiak, bataz beste, hiru euro gastatzen dabezalako.

Turisten egonaldia eta gastua azterketa Gernikako Behatoki Turistikoa tresnaten bitartez egin da. Turisten artean 500etik gorako inkesta egin eta gero jakin ahal izan da, baita be, joan dan urteanegun erdia eta egun osoa emon eben bisitarien guztizkoa %74 izan zala; aurreko urtean baino %2 gehiago. Datu hori, bestalde, Gernikara joatea aurretik planifikatzen daben pertsonen %69ko kopuruagaz bat dator. Horrek esan gura dau 'Gernika' marka sarean egeroeta hobeto kokatuta dagoela.

Izan be, 2019an, "Gernika udalerri" terminoaren bilaketen gorakada, mundu osoan, %3koa izan zan, aurreko urteagaz konpataruz. Ikusgarritasun digitalaren eta ekonomia errealaren arteko korrelazio positiboaerakusten deusku datu horrek, helmugako bisitarien kopurua eta inpaktu ekonomikoa handituz. Joan dan urtean 74.317 bisitari igaro ziran Gernika-Lumoko Turismo bulegotik. Taldeetan 19.340 pertsona heldu ziran eta guztira 91 bisita gidatu antolatu ziran.

Autoan datoz

Turismo bulegoan 2.606 gernikarren kontsultei erantzun ziran eta Estatu mailako bisitariak 45.629 -%61,4- izan ziran. Kataluinatik 8.476 pertsona heldu ziran -%11,4- eta Madriltik 7.864 lagun -%10,5%-. Atzerritik etorritako bisitariak %38,6 izan zan. Gehienak Frantziatik etorri ziran -%13,5-, eta horreen atzetik alemaniarrak -%5- agertzen dira zerrendan. AEBko bisitarien kopurua ia bi mila lagunekoa zan.

Gernikara iristeko garraoi publikoaren erabilera %4 igo ei dala zehaztu dabe Gernika-Lumoko Turismo bulegoan. Halanda be, garraio publikoaren erabiltzaileak %11 baino ez dira. Auto partikularrean iristendirenen %89a da». Turista gehien hartzen dan asteko esguna astelehena da; merkatu plazaren egunagaz bat egiteko.

Astegun horretan, hain zuzen be, egunean, bataz beste 359 lagun dabilz herriko kaleetatik. Abustuko astelehenetan, datu hori 1.300 pertsonaraino ogotzen da. Jende gehien batzen dan ordu-tartea 11.00etatik13.00etara da.