Albisteak

 

Gernika-Lumoko Umeen Gabonetako Parkeak joan den astelehenean, abenduak 30, itxi ebazan ateak. Aurton be arrakasta handia euki dau, eta hilaren 30an ireki zanetik 2.100 bisitari bainogehiago jaso dauz.

Kopuru hori ikusita, «Umeen Gabonetako Parkea Eguberri garaiko ekitaldi nagusietakoa bihurtu da gure herrian», nabarmendu dabe antolatzaileek. Egunero-egunero gernikar andana bertaratuda gernikar Jai Alai pilotalekuko instalazioetara, baina «aurreko urteetan lez, batez be arratsalde partean batu izan da bisitari kopuru handiena».

Guztientzako aukera zabala

Antolatzaileek «gazteak be Parkera hurreratu egin dirala» azpimarratu gura izan dabe. Gainera, jarduera guztiak izan dira bisitarien gustuko, bai bideo-jokoen gunea, bai puzgarriak,bai betiko jolasak ere.