Albisteak

 

Datorren igandean, abenduaren 29an, Abixadan ekimenaren seigarren edizioa egingo dute. Herri krosa eta mendi martxa, biak uztartzen dira Gernika Atletismo taldeak eta Goi-Zale mendi taldeak Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin urtero antolatzen duten ekimenean. Irteera eta helmuga Pasealekun izango da, eta aurreko edizioetan bostehun parte hartzaile inguru izan bazituzten, aurten marka hori gainditzea espero dute.

Lasterketan parte hartu gura dutenek hirian zeharreko ibilbide bi izango dituzte aukeran: 5 km-koa. Luzeari 12:00etan emango zaio irteera; laburrari, 45 minutu geroago; eta haurrentzat, 500 m-ko lasterketa egongo da. Mendi martxa egin nahi duten kirolariek ere bi ibilbide izango dituzte aukeratzeko: luzea -4 ordukoa- 9:00etan hasiko da; eta laburra -2 ordukoa-, 11:00etan. Ibilbide luzeak Kanpantxu, Andrabaso, Elosu Azpia, Lamikiz Elexalde (Mendata), Zarrabenta (Arratzu), Loiola, Belendiz, Elorriaga eta Barrutia zeharkatuko ditu berriro Pasealekura bueltatu baino lehen.

Laburra, berriz, Pasealekun hasi eta Kanpantxu, Andrabaso, Elosu Azpia, Estillotza eta Arestieta lotu ostean hasierako gunean bertan amaituko da.