Albisteak

 

Santa Luzia auzoa hobetzearekin batera, inguruko eskola zaharretan kultur ekipamendu berria egokitu dute. Barrutiak 290 metro karratu ditu, bi solairutan banatuta, eta eremu horretako biztanleei zuzenduta dago. Bertan askotariko ekimenak eta jarduerak egin ahal izango dituzte, hala nola erakusketak, hitzaldiak, tailerrak adingabeentzat nola helduentzat.

63.534 euroko aurrekontua izan zuen proiektuak, eta honakoak izan dira berriztapenak: komunak eta zorua eraberritzea, espazioak birbanatzea, instalazio elektrikoak berritzea eta eraikina margotzea. Gainera, bi hilabeteko epean altzari berriak izango ditu.

Santa Luziako urbanizazioa inguratzen duen parkea hiribilduko birika berde nagusietako bat da, eta guztira 15.800 metro karratu lur hartzen ditu. Arlo honen berrantolaketak 680.000 euroko gastua ekarri du. Aisialdirako gune hau hainbat erabileratarako da, eta hainbat ekipamendu ditu, hala nola karrejo bat, haurrentzako jolasgune bat, ermita bat eta komun publikoak.