Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak komun publiko berri bat jarriko du Santa Anako tren-geltokiaren aurrean, herrian dauden beste lau komun publikoen zerrenda gehituz. Inguru horretanibiltzen diren mila pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua pixatokiak, trenaren erabiltzaileei, zein 600 aparkaleku baino gehiago dituen Santako aparkalekuko erabiltzaileei.

Unitate hori altzairu herdoilgaitzez eginda egongo da, baldintza higieniko hobeak ahalbidetzen dituen materiala, eta ezinduentzako irisgarritasun-arauak betetzeko gaituta.Horrez gain, kabina itxia eta aterik gabeko hiru pixatoki ere baditu, 7,26 metro karratuko azalerarekin eta 2,30 metroko altuerarekin.

Komun horren kostua 62.538,20 eurokoa da eta bera bakarrik garbitzeko gai izango da; erabilera bakoitzaren ondoren atea 5 edo 6 minutuz blokeatzen da eta ur-zurrustakdetergentearekin ateratzen dira kabina osotik. Sistema honen bidez, edozein hondar organiko edo usainetatik garbitzen da bainuaren azalera guztia. Gainera, lanegun guztietan garbiketa berezia egingo da eta funtzionamendua berrikusiko da erabilera-baldintzaezin hobeetan mantentzeko, herriko beste guztiekin egiten den bezala.

Gernikak gaur egun dituen komun publikoak honakoak dira: Pasealekura sartzeko eskaileretan, Santa Luziako baselizaren ondokoan, autobusen intermodalean eta Merkatu Plazan.