Albisteak

 

Udalerriko Kutur Etxeak “Laguna” izeneko txartela bereganatuko du urte berrirako, herrian kultura sustatze aldera. Hiribilduan antolatuko diren kultura ikuskizun eta ekitaldietan abantaila ekonomikoak eskainiko ditu txartel hau erabiltzeak. Txartela dutenentzako, zabalik dago hura berriztatzeko epea. “Laguna” txartelak 35 euroko kostua du urteko, familia-abonuak, ostera, 30 euro balio du. Txartelaren jabe direnek %25aren deskontua izango dute Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan programatutako ekitaldietan.

Gainera, txartelaren jabe izateak bi sarrera doainekoak oparitzen ditu indarrean dagoen urtean eskainiko diren edozein ekitalditan erabiltzeko, eta sei sarrera pelikulak ikusteko. Sarea sarean izena emanda duten Euskadiko antzoki publikoetan %25aren deskontua ere izango dute txartel jabedunek. Bonoa erosteko interesik dutenak Kultur Etxean bete ditzakete inprimakiak. Izena eman eta gero, ordaintzeko era banku transferentziaren bidezko izango da. Informazio gehiago behar izatekotan interesatuek Kultur etxearekin harremanetan jartzea dute honako teléfono zenbai honen bidez: 94 627 02 01 edo koreo elektronikoaren bidez: kultur-etxea@gernika-lumo.net.