Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak umeentzako bi irteera antolatu ditu: Barakaldoko erakustazokako PINera (BEC) eta Gasteizko izotz pistara. Bi txangoak urtarrilaren 2an eta 3an izango dira, hurrenez hurren. Irteerak 8 urtetik 16 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. 9 euro balio du irteera bakoitzak, eta 16 euro bi lagunek elkarrekin izena emanez gero.

Interesatuek abenduaren 23a arte eman dezakete izena, Gaztelekuan 17:00etatik 20:00etara.