Albisteak

 

Gernikako eta Bermeoko Behargintza erakundeek segurtasun informatikoaren eta digitalizazioaren gaineko doako jardunaldi bat sustatuko dute, "Zibersegurtasuna eta digitalizazioa enpresetan" izenekoa, abenduaren 12an, Madariaga Dorretxean, 10:00etatik 12:00etara. Industriaren digitalizazioak gero eta aurrerapen handiagoak ekarri ditu enpresen kudeaketan eta errentagarritasunean. Horrez gain, segurtasunerako mehatxu berriak ere ekarri ditu eta horiek ahalik eta berme handienekin kontrolatu behar dira, kalte garestiak saihesteko.

Horrela, ekitaldi honetan ingurune global eta aldakor batean dauden teknologia disruptikoak, eraldaketa digitala eta zibersegurtasuna eta enpresetan duten garrantzia landuko dira. Ekimenak maila handiko hizlariak izango ditu, hala nola Beatriz Plaza EHUko ekonomia eta enpresa fakultateko irakaslea, Jon Ander Ormaza Tecnaliako ICTko Merkatu zuzendaria eta Basque Cibersegurity Centerreko ordezkari bat.

Interesatuek informazio gehiago jaso dezakete Lanbide Ekimenak zentroan (Gernika-Lumo) 94 625 5758 telefonoaren eta posta elektronikoaren bidez: akortazar@lanbide-ekimenak.eus; edo Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza bulegoetan 946179190 telefonoan eta behargintza@bermeo.eus posta elektronikoaren bidez.