Albisteak

 
Pasa den asteburutik Gabon giroa Gernikan. Joan den ostegunean Foru Plazan egindako ekitaldi baten bitartez eman zitzaien hasiera eta gero, larunbatean, Gabonetako arbola piztu zen (almendrondo bat) Lorategieta inguruan, eta Santa Luziako baselizan jaiotza inauguratu zen, Mario Iceta Bilboko gotzainaren presentziarekin. Erregeen ondorenera arte egongo da 16 metro koadroko azalera duen jaiotza. Bisitak egiteko egunak eta orduak hurrengo hauek dira: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 20:00etara.