Albisteak

 

Lanbide Ekimenak zentroak prestakuntzarako hiru ikastaro antolatu ditu eta helburu nagusia da prestakuntza lan merkatuaren beharrizanetara egokitzea.

Ikastaroak -45 plaza guztira- urtarrilean hasiko dira Lanbide Ekimenak zentroan bertan eta honakoa dira: “Mendekotasuna duten pertsonei begirako arreta sozio-sanitarioa”, “Kudeaketa administratiboa eta marketing digitala” eta “Autonomoei eta pymeei begirako ingelera ikastaroa”. Udalaren Toki Garapenerako Agentziak ireki du izen-ematerako epea, Alondegia kaleko 6 zk.n dauden bulegoetan egin ahal izango dena edota telefonoz deituta (94 625 57 58). Plaza mugatuak dira; beraz, eskainitako plaza kopurua gainditu balitz, izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Lehenengo ikastaroa “Mendekotasuna duten pertsonei begirako arreta sozio-sanitarioa”-rena da; urtarrilaren 7tik martxoaren 6ra garatuko da, 9:00etatik 14:00etara, eta teoriako 370 ordu eta praktiketarako 80 ordu izango ditu. Zerbitzu sozialetan jarduera garatzeko tailer bat izango da, mendekotasun partziala, aldi batekoa edo behin-betikoa landuko duena. Bigarren ikastaroa  “Autonomoei eta pymeei begirako ingelera” da; urtarrilaren 8tik martxoaren 11ra bitartean, 14:00etatik 16:00etara. Iraupena 40 ordukoa izango da eta eskainiko ditu arauekin, besteak beste, bezeroen arreta eta erreklamazioei aurre egiteko moduak landuko dira. Azkenik, “Kudeaketa administratiboa eta marketing digitala”, urtarrilaren 9tik otsailaren 27r bitartean eskainiko da, martitzenetan eta eguenetan 14:00etatik 16:00etara. Iraupena 30 orduko izango da eta partaideek aukera izango dute sare sozialak ezagutu eta eurak enpresa esparruan nola erabili jakiteko.