Albisteak

 

Genero-indarkeria gizarteko gaitz bat da, bizitzako esparru guztietatik borrokatu behar dena, eta, horretan guztian, hezkuntzak funtsezko zeregina du. Gai horiek lantzeko, Emakundek sustatutako Beldur Barik programa tresna ona da, eta, gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldien esparruan, Gernika-Lumok Beldur Barik lehiaketako lanik onenak saritu ditu. Oraingoan, San Fidel ikastola izan da protagonista nagusia, bi sari ikastetxe honek eraman baititu.

Sari banaketa ekitaldian protagonista nagusiak lehiaketako irabazleak izan dira, eta euren bideoekin arazo horren inguruan kontzientziatu nahi izan dute. Sarituak honako hauek izan dira: San Fidel ikastola, "Zoriontoki" eta "Bai, ahal dugu" lanekin; ile-apainketako Lanbide Ekimenen Zentroa, "Ez itxi begiak tratu txarrei" lanarekin; eta Gernika Institutuko Haur Hezkuntza, "Denbora Challenge" lanarekin.