Albisteak

 

Zaldi Urdina izeneko antzezlana estreinatu zenean Gernikan izan zuen arrakasta handia eta gero, ostiral honetan antzeztuko da, Lizeo Antzokian, Gernika-Lumoko ikastetxeentzat, 11:30ean. Axut! (Lapurdi), Artedrama (Gernika) eta Dejabu Panpin Laborategiak (Gipuzkoa) konpainiek osatutako hirukoteak ekoitzitako antzezpena 'Zaldi urdina' da, 80ko hamarkadako Euskal Herrian hainbeste bizitza eraman zituen "zaldi zuria" (heroina) izenekoari erreferentzia eginez. Ikerketa batzuen arabera, belaunaldi bat isilarazteko interes argia egon zen, herri oso bat menpeko bihurtzeko plana. Horrela, ikuskizunak horren guztiaren zergatia eta ondorioak galdetzen ditu, eta, gainera, gaur egun Euskal Herrian droga hau eta beste batzuk aurkitzeko dagoen erraztasunari erreparatzen dio.

Antzezlanaren bidez, konpainiek gaiari buruzko informazioa emango dute aldez aurretik -horretarako Gida pedagogiko bat sortu dute eta hainbat esku-hartze ere gauzatuko dituzte–, antzerkia hausnarketarako tresna modura indartzeko asmoz.