Albisteak

 

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Hong Jo Chun Koreak Espainian duen enbaxadoreari harrera egin dio gaur eguerdian Batzar Etxean, protokolo-topaketa batean. Topaketa horren helburuak izan dira Alkatea agurtzea eta 2020ko erronken aurrean egungo egoera politiko eta ekonomikoari buruzko iritziak trukatzea.

Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak 2018an Chun Hong-jo izendatu zuen Espainiarako enbaxadore, Latinoamerikan esperientzia luzea duen diplomatikoa.

Chunek 56 urte ditu, eta 1984an Kanpo Arazoetako Ministerioan sartu zen. Ondoren, urteetan zehar, idazkaritza eta kontseilaritza lanak egin zituen Hego Koreako enbaxadetan, Kanadan, El Salvadorren, Libian edo Txilen.

2002an Latinoamerika eta Karibeko dibisioaren zuzendaria izan zen, gainera, 2012 eta 2016 artean Costa Ricako enbaxadorea izan zen.

Seulgo Atzerriko Ikasketen Hankuk Unibertsitatean ikasitako ingeles lizentziaduna da Chun, eta 2014tik Madrilen Hego Koreako legazioaren buru izan den Hee-Kwon Park ordezkatuko du enbaxadore gisa.