Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udaleko Lanbide Ekimenak zentroa autoenplegu-ikastaroa bultzatzen ari da, norberaren konturako lan-merkatuan sartu nahi dutenentzat. Emango diren gaien artean hurrengo hauek daude, besteak beste: negozioa eta forma juridikoak, finantzaketa-iturriak eta laguntzak edo tributazioa.

Doako ekimena abenduaren 11tik 18ra emango da Lanbide Ekimenak elkartearen egoitzan, Alondegia kaleko 8an, 09:30etik 14:30era. Interesa dutenek 94 625 57 58 telefonoan edo Lanbideren Ekimenak zentroan bertan eman dezakete izena.