Albisteak

 

Merkataritza txikia eta euskarazko kontsumoa bultzatzeko beharra ikusi dute hainbat udalerrik, eta merkatariekin egiten den ohiko lanketaz gain, bezeroak ere inplikatzeko kanpaina bat egin dute: KAISHOP.

Gaur egun, azalera handietako zentro eta frankiziek konpetentzia handiegia egiten diete herrietako merkatari txikiei. Salneurriez eta eskaintza handiez harago nahi du joan kanpaina honek, aspalditik gure merkatariek garatzen duten “herriak bizirik mantentzeko” saiakerari bultzada bat emanez, gure dendek ematen diguten hurbiltasun, konfiantza eta aholkularitza agerian uzteko.

Azalera handiko merkatariek erabiltzen duten Black Fridaya ate joka dugun honetan, udalek kontzientziak astindu nahi ditu. Horretarako, KAISHOPek euskarazko hainbat spot erabiltzen ditu, zeintzuetan benetako bezeroek, inolako gidoirik gabe, egungo puntako teknologiari aurre egiten dioten. Umorea bide, erosketa birtualak egiteko Alexa, Siri edo OK Google moduko tramankuluen hutsuneak agerian uzten dira.

Bideoaren grabaketan parte hartu duten bost bolondresen artean Gaizka Garitano Athletic-eko entrenatzailea ikus daiteke.

Spota aurrera eraman duten udalak ondorengoak dira:

  • Getxoko Udala
  • Mungiako Udala
  • Gernika-Lumoko Udala
  • Erandioko Udala
  • Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea
  • Basauriko Udala
  • Ermuko Udala
  • Leioako Udala
  • Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea

Gaurtik aurrera eta datozen sei egunetan zehar, beheko sare sozialetan ikusi ahal izango da bideoa:

Youtube, Instagram @kaishop.eus, Facebook Kaishop: #kaishop #guredendakeuskaraz #euskararenlagunak

 Informazio guztia (PDF 507KB)