Albisteak

 

Rocío Ybarra, Espainiako selekzioarekin nazioarteko eta hiru aldiz olinpiar selekzioarekin izango da protagonista Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldietan, azaroaren 25ean ospatuko direnak. Basque Team Fundazioak sustatutako hitzaldian parte hartuko du Ybarrak, eta kirola genero ikuspegitik jorratuko dute. Lointek Gernika, Gernika Rugby edo esku pilotako kirolariek ere parte hartuko dute hitzaldi honetan, besteak beste. Hitzordua hilaren 29an izango da Elai Alai aretoan, 18: 00etan.

"Udaleko Berdintasun Sailak azaroan zehar antolatu dituen zazpi ekitaldietako bat da hau, efemeride hau azpimarratzeko eta herritarrak inplikatzeko",Irati Martinez Agirrezabala Berdintasun zinegotziak berretsi du. Honako hauek izango dira ekitaldiak: hilaren 21ean, 18: 30ean eta Astran, "Feminismo gitano ante el sistema payo-racista patriarcal" hitzaldia emango du Silvia Aguero ijitoak; 23an, 19: 00etan, Lizeo Antzokian zine foruma egingo da Volar zintaren proiekzioarekin eta ondorengo solasaldi batekin, elkarretaratzea hilaren 25ean Merkurio iturrian 19:00etan; "Giza eskubideak LGTBI pertsonak munduan: homofobiaren eta berdintasunaren aurkako ekitaldiak" erakusketa Kultur Etxean izango da 26tik 29ra bitartean; "Beldur Barik" sari-banaketaren ekitaldia hilaren 28an, 11: 30etik aurrera, Elai Alai aretoan; eta autodefentsa-tailerra azaroaren 30ean, 10: 00etan. María Aguirre aretoan -jarduera honetarako, izena eman behar da helbide elektroniko honetan: berdintasuna@gernika-lumo.net, azaroaren 25a arte-.