Albisteak

 

Udaleko Gazteria arloak osteguneko astialdiko programak garatzeko Gernikako gazte elkarte eta erakundeei zuzendutako diru laguntzak jasotzen dituzten oinarriak argitaratu ditu.

Laguntza hori jasotzeko, erakundeek abenduaren 7a arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, Udaletxean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (haz).

Era berean, eskabidearekin batera, ekitaldi honetan gauzatutako proiektuei dagokien diru-laguntzaren proiektu xehatua eta aurrekontukoa aurkeztu behar izango da.

Diru-laguntza horiek gazteen artean tokiko intereseko jardueretan parte hartzea sustatzen duten proiektuetara eta prestakuntza, artea, kultura, balioetan heztea, ekimen solidarioak eta generoa, immigrazio eta urritasun gaietan aukera berdintasuna sustatzen duten proiektuetara zuzenduta daude.

Laguntza horien helburuen artean hurrengo hauek ditugu: gazteen artean sormena eta ohitura osasungarriak bultzatzen dituzten aisialdiko eta denbora libreko programak, hezkuntza-planak, osasunerako prebentzioa eta teknologia berriak.

Horrela, Gernika-Lumoko Udaleko elkarteen erregistroan izena emanda duten eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan alta emanda dauden gazte erakundeek bakarrik eskatu ahal izango dute diru laguntza hau. Guztira, 3.300 euro bideratuko dira diru-laguntza horietara.