Albisteak

 

Gaur, ostirala, azaroak 8, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Wolfgang Dold Alemaniako enbaxadorea hartu du Gernika-Lumoko udaletxean, goizeko 10:00etan. Ondoren, bi agintariak hilerrira joan dira (Frai Martin Murua kalea, 53), gerra zibileko biktimei lore-eskaintza egitera. Honen ostean Batzarretxera egin dute bisita.

Bilera hau Jose Maria Gorroño alkatearen nazioarteko kontaktuen ohiko agendaren barruan dago kokatuta. Agerian utzi du Alemaniako egungo ordezkaritza diplomatikoak hiribilduko udalerekiko harreman hurbil eta jariotsuak dituela, eta Gernika-Lumok eta Alemaniak dituzten era guztietako harremanak sendotzen laguntzeko borondatea dagoela.

Wolfgang Hermann Dold (Arlington, Virginia, AEB, 1958), ezkondua eta hiru seme-alabaren aita, Zuzenbidean lizentziatua da, eta, bere ibilbide politiko eta diplomatiko luzean zehar, ardura handiko postuak izan ditu Nepal, Israel, Hegoafrika eta Greziako enbaxada alemaniarretan, eta Kanpo Harremanetarako Ministerio Federalean ere bai.

2018ko irailean, Doldek enbaxadore kargua hartu zuen Peter Tempel aurreko enbaxadorearen ordez, Madrilen dagoen Alemaniako legazio diplomatikoan.