Albisteak

 
Gernika-Lumoko Merkatu Plazan, larunbat honetan, indabaren eta ardoaren gaineko azoka berezia egingo dute, 09:00etatik 14:30era. Bertaratzen direnek indabarekin egindako plater bat eta ardo on bat dastatzeko aukera izango dute. Era berean, larunbatero ohi den bezala, Merkatu Plazara hurbiltzen direnen eskura era guztietako fruta eta barazkiak jarriko dituzte inguruko baserritarrek. Artisauek, ere, izango dute euren lekua azokan, eta patea eta eztia bezalako lehen kalitateko jakiak eskuratu ahal izango dira. Azoka bereziaren egun hau haurrentzako jolasekin osatuko da.