Albisteak

 
Aurten artisauak izango dira nagusi 50 posturekin eta gazta saltzaileak bigarren 50 posturekin. Jarraian, barazkien (43) eta txakolinaren (16) postuak daude. Era berean, 29 postu egongo dira euskal ogi eta pastelak saltzen, 11 kontserba, 16 makineria, 7 postu frutekin eta beste 5 stand eztia saltzeko, eta 5 postu eztia, 5 sagardoa, 7 erroskillak, 3 esnekiak, 3 loreak eta 7 pateak saltzeko, gainera, beste 15 hainbat jardueretarako.

Postuei dagokienez, gehienak Artekale kalean kokatuko dira (66), beste 50 Pasealekuan, 36 San Juan kalean, 30 stand Juan Calzadan, 40 Industrian eta 20 Domingo Alegrian. Bestalde, 6 txosnak Ciutat de Berga, Pasealeku eta Foru Plazan jarriko dira. Barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta ataletan lehiaketa egingo da herrian.

Horrez gain, zesta-punta finala egingo dute Jai Alai pilotalekuan, astelehenean, hilak 28, 17:00etan Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea -Inza bikoteek elkarren aurka.

Aintzat-etsitako epaimahaia
Epaimahaiari dagokionez, euskal nekazaritzaren sektoreko teknikari kontrastatuek osatuko dute. Halaber, gazta dastaketan, sukaldeko profesional ospetsu hauek hartuko dute parte: Aizian jatetxeko Josemi Olazabalaga; ETBko Txoriene programako Zigor Iturrieta; Zarate jatetxeko Iofre; Daniel Garcia Zortziko jatetxekoa; Iñigo Ordorika Zallo Barri jatetxekoa; Neskutz Aranzabal Zallo Barri jatetxekoa; Ricardo Perez Yandiola jatetxekoa, Sergio Ortiz De Zarate Zarate Jatetxekoa, Txemi Arrizabalaga Aisia Jatetxekoa, eta Ana Martin enologoak.

Kaleak moztea dela eta
Larunbat honetatik aurrera trafikoa moztuko dute hiriko kale batzuetan, eta, ondorioz, ondoko kaleetatik desbideratuko dituzte.

Moztutako bideak hauek izango dira: Adolfo Urioste, urriaren 25ean, ostirala, goizez hasita, San Juan, Artekalea eta Juan Calzada, urriaren 25ean ere, ostirala, baina 20: 00etatik aurrera. kale hauek asteartean, hilak 29, zabalduko dira, desmuntatze eta garbiketa lanak direla eta.

Urriko Azken Asteleheneko egitaraua
09:00etan nekazaritza-lehiaketaren hasiera eta nekazaritzako makineriaren erakusketa.
12:00etan bertsolariak Merkurio iturrian. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita.
13:30ean sari banaketa Merkurio iturriaren aurrean.
17:00etan zesta-punta partidak Jai Alai frontoian.