Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak Movilitik elkartearekin eta Busturialdeko Zerbitzu Sozialen Mankomunitatearekin batera, mugikorrez egindako argazkien tailerra antolatu du, azarorako, zurrumurru arrazisten kontra egiteko. Ikastaroaren helburua da 15 urtetik 18 urtera bitarteko gazteek beraien mugikorrak erabilita immigrazioaren gainean dauden estereotipoak eta zurrumurruak eragozteko mezuak sortzen ikastea. Gero pieza horiek sare sozialen bitartez hedatuko dira.

Tailerra dohainik izango da eta eguneko hiru ordu iraungo du. Astran gauzatuko da ikastaroa, 8an 17:30etik 20:30era; 9an 11:00etatik 14:00etara; eta 15ean 17:30etik 20:30era. Izena emateko epea urriaren 31n bukatuko da eta eman ahal izango da Gazte Informaziorako Bulegoan (Foru Plaza 2. 1. solairua) , 94 627 02 15 telefonora deituta edo gazteria@gernika-lumo.net korreo elektronikora idatzita. Horrez gain, informazio gehiago eskuratu gura izanez gero, klik-in.org/eu/ helbidean sartu.