Albisteak

 

Durangoko San Antonio eskolako bosgarren mailako ikasleak Ibarrako udal ortu hiritarretan egon dira eta baita Merkatu plazan ere. Helburua da ezagutaraztea txikiei zeintzuk diren nekazaritza jardueraren produkzio zikloak. Hasieratik, salgai jartzen diren arte. Ibilbide gidatua egin dute neska-mutilek ortuetan zehar, eta bereiztu ahal izan dituzte landatutako espezieak eta ureztatze sistema. Gero, Merkatu plazara egin dute ibilbidea.

Ortu ekologikoen ekimena 2015eko urtean jarri zen abian “Piperra eta Gatza” proiektuaren baitan. Orduko xede izan zen nekazaritza ekologikoa eta autokontsumoa. Halaber, irteera eman nahi izan zitzaien partikularrak ziren lur urbano erabili gabeei. Hori zela eta, udalak 60 eta 75 metro karratuko eremuak gaitu zituen herrian erroldatuta dauden pertsonen artean. Adjudikazioak egiteko administrazio-emakide lehia askea erabili zuen udalak. Gaur egun, 130 lur-eremu daude langintza horretarako gaituta.