Albisteak

 

Bidebusa Gernikako hiri-autobusak gero eta erabiltzaile gehiago dauka. Udaleko Zerbitzuetarako Sailak emandako datuen arabera, 53.526 bidaiarik erabili zuten hiri-autobusa ekitaldi honen abuztua arte, hauek iaz egon ziren bidaiariak baino 800 lagun gehiago dira, 52.727 izan baitziren aurreko urtean erabiltzaileak. Gorakada honen zati handi bat, % 60a hain zuzen, herriko jaietan jarritako gaueko zerbitzuari ezker eman zen. Adierazitako gaueko zerbitzu horretan, bidaiariek behar izan zituzten geldialdiak eta behar zan zituzten lekuetan eskatzeko aukera izan zuten.

Erdigunea herriko hegaletako auzoekin konektatzen duen zerbitzu honen erabilerarik handiena urtarrilean (8.424), maiatzean (8.448) eta ekainean (8.063) gertatzen da. 2010ean martxan jarritako hiri-autobusak hasiera hartatik hona 406.704 erabiltzaile izan ditu guztira.

Erabateko zerbitzua

Hiri-garraio honek, joan eta etorriko bidaia biribilak gauzatzen ditu, 08:10etik 13:30era eta 16:45etik 19:30era, astelehenetik larunbatera. Hala ere, arratsaldez irteera Seber Altubetik egiten du eta hurrengo hiru bidaien irteera Lorategietatik gauzatzen da. Guztira, 25 geltoki dauzka goizez eta hiru gutxiago arratsaldeko ordutegian.

Unitate ibiltari honek 22 pertsona eramateko gaitasuna dauka, gainera, elbarrituek eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek erabil ahal izateko, albo baterako inklinazio-sistema eta jasogailu elektrikoa ere badauzka.