Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak, Enplegu Zinegotziaren eskutik, ume eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroa antolatu du, titulu ofiziala da eta 18 urtetik gorakoei eskaintzen zaie. Ikastaroak guztira 311 orduko iraupena izango du, horietatik 150 ordu teorikoak izango dira eta 160 ordu praktikoak. Klaseak euskaraz izango dira eta Kultur Etxean gauzatuko dira. Ikasgaiak umeen eta gazteen gainekoak izango dira eta hiru multzotan sailkatuko dira: umeen eta gazteen aisialdirako heziketa ekimenak, talde eta heziketa prozesuak eta aisialdirako ekintzak dinamizatzeko teknikak eta baliabideak.

Ikastaroa urriaren 11etan hasi eta maiatzaren 23an bukatuko da; ikastaroaren prezioa 450 eurokoa izango da.

Proiektu honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek Lan Ekimenak Zentroan eman ahal izango dute izena, Alhondiga kalea 6an, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 15:00etara. Hala ere, informazioa eskatu ahal izango da 946 255 758 telefonora deituta, eta web orrian: www.lanbide-ekimenak.eus.