Albisteak

 

Larunbata honetan, urriaren 5ean, Gernika-Lumoko Merkatu Plazak sukalkia eta ardoa ardatz izango dituen azoka berezia hartuko du goizeko 09:00etatik 14:30ak arte. Bizkaiko zenbait udalerritatik heldutako 16 ekoizle izango dira bertan, euren artean Muxika edo Mendata.

Bertaratzen direnek sukalkiarekin gozatzeaz gain, Errioxako ardo ona ere edan ahal izango dute.

Gainera, larunbatetan ohitura den legez, eskualdeko baserritarrek ere euren barazki eta fruituak saltzeko aukera izango dute. Baina baita artisautza produktuak (zeramika edota saskigintza, besteak beste…), patea edota eztia bezalako kalitatezko produktuek ere euren txokoa izango dute. Txikienentzako jolasak ere izango dira.