Albisteak

 

Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroño Etxebarrieta jaunak erakusketa hau inauguratu du: “Herioren zelai Nazi alemaniarra Komzertrationslager Auschwitz". Erakusketa Astra lantegiko babeslekuan izango da ikusgai. Ekitaldian Espainiak duen Poloniako enbaxadore Marzenna Adamczyk izan da; Auschwitz-Birkenau Piotr Cywiński Museo Estatalaren Zuzendaria eta Udaleko hainbat agintari. Historian lehenengoz Auschwitz-Birkenau Museo Estatalaren erakusketa bat ikusi ahal izango da Euskadin. Gero, estatu mailan izango du ibilbidea. Gernika-Lumoko udala, bada, holokaustoaren ikerketa gune bilakatuko da, Europako exterminio zelaietako askatasunaren 75. urteurrenean.

Gorroñok esan du “hunkituta eta errespetu osoz hartuko dugu erakusketa hau kontzentrazio zelaietan hildako miloika pertsonen gorazarrez, imajina ezineko ankerkeria jasandakoei hain zuzen ere. Miloika ahots isildu zituzten. Baina iragan arbuiagarri horren ahotsak bizirik dirau munduaren memorian. Ahots horrek gerraren horrorearen contra egiten du aldarri, eta esan ez dadila berriro inoiz gertatu”. Alkateak jarraitu du “munduko begi guztiek egon behar dute zabalik eta arretaz egon berriro errepika ez dadin politika xenofoboa, arrazista, diskriminitzailea eta baztertzailea. Aurrera jarraitu behar dugu. Gorrotoaren diskurtsoa bazter laga behar dugu eta norbanakoaren duintasuna aldarrikatu”.

Erakusketak argazkiak eta agiriak ditu ikusgai arestian aipatutako museoaren barruan gordeak izan direnak gaur arte. Gernika-Lumo, bada erakusketa honen abiapuntu da heziketa proiektu honen baitan. Erakusketarekin batera, tailer didaktikoak ere eskainiko dira erakusketaren edukiari buruzkoak.

Heziketa proiektu bat
Auschwitz Birkenau Museo Estatalaren eta Tradizio eta Europako Kulturaren aldeko Elkarte honek estatu espainiarrean zehar izango da ibiltari  2019-2020 y 2020-2021 ikasturte akademikoetan zehar eta baita Bigarren Gerra Handiko kontzentrazio eta exterminio zelaietatik aske geratu zirenen 75. urteurrenaren karietarat ere.

Erakusketa zabalik izango da urriaren 3tik aurrera eta sarrerak aldez aurretik erreserbatuko beharko dira hemen. web: www.auschwitz.online.

APTCE erakunde titularra da eta proiektuaren arduradun eta erantzulea eta Europako Memoria Historikoaren  lehen Ibilbide Kulturala antolatu du Europan bertan, Estoniatik Portugaleraino. Europako Ibilbide Kultura Erromanikoa XXI du izena ekimenak.

Urtero 2.100.000 pertsonak bidaiatzen dute Poloniara konzentrazio zelaia bisitatzearren. Gaur egun Holokaustoaren sinbolo Unibertsala da.