Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak, datorren irailaren 26an, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) berrazterketaren aurrerapen-agiria aurkeztuko die herritarrei Elai Alai  ondoko gelan, 19:00etan. Aurrerapen honen proposamena jendaurrean dago ikusgai, irailaren 11tik irailaren 25era. Dokumentazioa aztertu gura dutenek Elai Alai ondoko gelan daukate eskuragarri (Foru Plaza 2), astelehenetik ostiralera 09:00etatik14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara, eta udaleko web orrian : www.gernika-lumo.net.