Albisteak

 

Antiokiako eta EAFITeko (Kolonbia) unibertsitateen, Medellineko alkatetzaren, Aburrá Haraneko Hiri-eremuaren eta trekking eta turismoko bi enpresen 11 ordezkarik bisitatu zuten atzo Gernika, gure herriak duen turismo eskaintza ezagutzeko eta ezagutzak elkarren artean adierazteko. Ekintza hau Espainiako Turismorako lehiakortasuna, iraunkortasuna eta bertaratzea sustatzeko egitarauaren barruan dago kokatuta eta bertan Antiokia eta Kolonbiarekin trukatzen da ezagutza.

Hau horrela, Turismo Bulegoak honako gai hauen gaineko informazioa eman zuen: herrian sustatutako neurriak, Jai Alai frontoirako bisitaren esperientzia-programa, eta turismoaren eraginari buruzko kudeaketa, estrategia eta neurketa sistema.

Cooperación al Desarrollo Internacional izeneko Espainiar Agentziak, Antiokiako Unibertsitatea Fundazioak, Antiokiako Unibertsitateak, EAFIT Unibertsitateak, Medellineko Alkatetzak eta Antiokiako Herrizaintzak lagundu dute diruz egitarau hau.