Albisteak

 

Herritarrentzako herri atsegina eta erosoa izan dadin Udalak plazak eta kaleak hobetzeko planarekin segituko du datorren urtean ere

Hurrengo obra proiektua erdigunean gauzatuko da. Urbanizatuko dena da Andra Mari eta Barrenkale kaleen ingurua. Gune horretan merkataritza establezimendu ugari dago, zerbitzu publikoak, ere bai, esate baterako Turismo Bulegoa, horrexegatik da pertsona askok erabiltzen duen gunea.

Eremu horretan egingo diren lanak gunea batzea eta leheneratzea izango da, granitozko zolaketa jarrita. Gainera, gaur egun apur bat hondatuta dauden argiak aldatzeko proiektua ere badago. Hauen helburua da elektrizitate kontsumoa gutxitzea eta airetik doazen elektrizitate eta telefonia hariak kentzea, erdiguneko kaleen irudia moztu egiten dute eta.