Albisteak

 

Atzo, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak Brad Litte Idahoko gobernadoreari egin zion harrera Gernika-Lumoko Udaletxean. Agintaria bere gabineteko kideekin ari da Euskaditik zehar bidaia egiten. Berarekin batera etorri diren gabinete kideak honako hauek izan dira: Tom Kealey Merkataritzarako Saileko zuzendaria; Celia Gould Nekazaritzarako Saileko zuzendaria; Jake Reynolds Merkataritzarako Saileko Negozio-garapenerako arduraduna; eta Andrea Vlassis-Zahn Merkataritzarako Saileko inbertsioak erakartzeko arduraduna.

Gogora ekarri behar da, Boise Idahoko hiriburua Gernikarekin adiskidetuta dagoela eta bai Boisek eta bai Idahok Euskadirekin harreman historikoa dutela. Harreman hauek azken urteetan finkatu egin dira, elkarri egindako bisitaldiak eta elkarrekin hartutako akordioak medio. Euskadi ez ezik, Irlanda eta Herbehereak ere bisitatuko ditu Littek.