Albisteak

 

Gernika-Lumon 20 talde bat daude musika egiten, amateurrak zein profesionalak. Gainera lau koru eta musika eskola bat ere ari dira musika lantzen eta egiten. Hau horrela, Kultur Etxeak, bigarrenez emango dizkie diru laguntzak CD edo biniloz egindako diskoak ekoizten dituztenei. Laguntza 3.000 eurokoa izango da guztira. Ekimen honen helburua da sormenari eta kulturari susperraldia ematea. Gainera, tokiko musika taldeei lagunduko zaie eta musika-arte adierazpen berriei atea irekiko zaie. Lehenengo deialdian 5 proposamen aurkeztu ziren.

Laguntza hau zuzenduko zaie, banda edo musika elkarteei, partaideen gutxieneko %50 Gernika-Lumon erroldatuta egonez gero. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 18an bukatuko da.
 
Era berean laguntza hau eskatu ahal izango dute, aurten disko bat beraiek argitaratu badute edo egingo badute; edo beraien jarduera musikala herriko musika-tokietan burutzen badute: Segundo Olaeta Musika Eskola, Kultur Etxea edo Iparragirre Rock Elkartea, besteak beste. Interesa dutenek udaleko web orrian www.gernika-lumo.net, tramiteetarako atalean aurkitu ahal izango dituzte deialdiaren oinarriak.
 
Ekimen hau gauzatzeko Udalak eta Segundo Olaeta Musika Eskolak batera egin dute lan, bultzada emateko Euskadi mailako musikan parte hartzeko musika-harrobia den honi.

 Oinarriak (PDF 189KB)