Albisteak

 

Segundo Olaeta musika eskolan 2019-2020 ikasturtean musika ikasi gura dutenentzat izena emateko epea zabalik dagoela adierazi du bertako zuzendaritzak. Epea irailaren 31ean bukatuko da.

Eskolak luzatzen duen eskaintza zabala da, helduentzakoa eta umeentzakoa. Izan ere, izena eman nahi dutenek hurrengo aukera hauen artean hautatu ahal izango dute: tresna sinfonikoak (pianoa, klarinetea edo flauta, besteak beste), tresna folklorikoak (txistua, alboka, tanborila…) eta musika elektrikoaren lantegia (baxua y gitarra elektrikoa, bateria…). Musika taldeek ere izango dute non hautatu: Abesbatza, soinu orkestra, banda edo fanfarrea, beste batzuen artean.

Hiru urtetik seira bitarteko umeentzat ere badaude zenbait aukera: Kontakturako ikastaroa, (4 urtetik 6ra) eta ikastaroa monografikoak (3 urte).

Matrikula egiteko interesa dutenek Segundo Olaeta musika eskolako egoitzara hurbildu behar izango dute, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago eskuratu gura dutenek Musika Eskolako telefonora dei dezakete, 94 627 02 14.