Albisteak

 

Urriko Lehenengo eta Azkeneko Astelehenetako azokak gero eta hurbilago ditugu. Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta Merkataritza Sailak eskabideak aurkezteko epea ireki du, azoka hauetan postu bat eduki gura dutenentzat. Abere-azoka urriaren 6 eta 7an izango da, eta nekazaritza-azoka 28an gauzatuko da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ustiapen Erregistroan altan egon behar izango dira parte hartu gura dutenak. Ekoizleek eta artisauek ere parte hartu ahal izango dute, autonomía erkidego mailako erakundeetako partaideak badira eta “azoka sustatzaileek euren erakundeari gonbidapena luzatuz gero”.

Urriko Lehen Astelehenerako eskabideak Udaletxean aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da; Urriko Azken Astelehenerako saltokia eskatzeko, urriaren 4ra arte. Interesdunek dokumentazioa postaz bidali ahal izango dute (Gernika-Lumoko Udala, Foru Plaza, 3, 48300 Gernika-Lumo) edota fax-ez (94 6277542) zein posta elektronikoz (haz@gernika-lumo.net).